Koronabirusa

Beste Bira etxean geldituko da!

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 25a, 09:32

Beste Bira Loiuko atletismo klubeko kideek bideo bat grabatu dute, COVID19aren hedapena gelditzeko, herritarrei etxean geldi daitezela esateko. Bideoan klubeko umeek, gazteek zein helduek hartu dute parte, eta etxean geldituko direla adierazi dute. Hala ere, nahiz eta etxean egon, entrenatzen jarraituko dutela esan dute eta bideoan korrika egiten ikus ditzakegu. Bideoa gizarte-sareetan hedatu dute.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).