Begoñaren hitzetan, hainbat auzotar ibili ohi dira pasealekutik, ariketa fisikoa eta korrika egiteko eta paseatzeko. Pasealekutik zehar La Peña begiratokira ailegatzen da. “Hori altxor handia da eta handik Loiu zein Txorierriko harana ikus daitezke”. Berritze-lanei esker, “ingurua eta pasealekua aisialdirako leku magikoa bihurtu ditugu loiuztar guztiek goza dezaten”.