Instalazioak eta zerbitzuak ireki dituzte Loiun

a: josuandoni.eus 2020ko eka. 8a, 11:53

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, udal-azpiegiturak eta zerbitzuak gaurdanik aurrera izango dira zabalik, hala nola, udala bera, Zabaloetxe, Larrondo eta Lauroetako frontoiak, liburutegia, txokoa eta padel-pistak. Instalazioetan higiene- eta segurtasun-neurri guztiak hartuko dira. Bestalde, hauek ez dira zabalik izango: Jubilatuen etxea, Kultur Etxea, Zentro Zibikoa eta Larrondoko futbol-zelaia.