Arizmendi zubia konpondu dute Lauroetan

a: josuandoni.eus 2020ko ira. 10a, 13:31

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean azaldu duenez, Lauroeta auzoko Arizmendi zubia konpondu berri dute. “Urte askoko zubia da eta hainbat kalte zituen. Konpontze-lanak behar-beharrezkoak ziren; gainera, une batez bere erabilera mugatu behar izan zen, nahiko hondatuta baitzegoen”, idatzi du. Bere hitzetan, zubia oso garrantzitsua da Lauroetako auzotarrentzat, izan ere, hango etxebizitzak, etxeak eta baserriak sakabanatuta daude eta zubia auzotarrak elkarrekin komunikatzeko bidea da. Konpontze-lanek hiru hilabete iraun dituzte eta udalak 180.000 euro ipini ditu.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).