Begoñaren esanetan, zergak eta udal-tasak izozteak ez du udal-zerbitzuetan eraginik izango eta jarraituko da talde zaurgarrien beharrizanei erantzuten. Bestalde, gogora ekarri du Bizkaiko udalek Udalkutxatik 185-200 milioi euro gutxiago jaso ahalko luketela, gure lurraldean zerga-bilketak % 20 egin baitu behera. Nolanahi ere, udalak zergak izoztearen alde egin du.