Larrazabalek lau urte eman ditu Athleticen eta horietako bi, lehen taldean. Guztira, Ligako hamar partida eta Kopako bat jokatu ditu. Era berean, bigarren taldean primeran ibili zen eta bertan emandako azken denboraldian bederatzi gol sartu zituen.
Gaizka Larrazabalek Athletic utzi du. Klub zuri-gorriak gaur iragarri du akordioa lortu duela jokalari loiuztarrarekin, kontratua bertan behera uzteko. Kontratua 2021eko ekainaren 30ean bukatzen zen. Larrazabalek hiru urteko kontratua sinatu du Zaragoza taldearekin eta aurten Bigarren Mailan jokatuko du. “Athletic Clubek berriro erosteko aukera izango du hasi berri den denboraldia eta hurrengoa amaitzean”, adierazi du Athleticek prentsa-oharrean.