Barcia 100 metroko lasterketan ere aritu zen. Proba horretan korrika egin ohi ez duen arren, Beste Bira taldekoa finalera ailegatu zen eta zazpigarrena gelditu zen. Halaber, marka berritu zen: 13.65.
Bestalde, Unai Careaga 1.500 metroko lasterketan aritu zen 18 urtez azpiko kategorian, eta seigarrena gelditu zen (4:33). Durangon, Aner Cespedesek lehen aldiz hartu zuen parte 3.000 metroko lasterketan eta zazpigarrena izan zen. Azkenik, Javi Allende eta Eduardo Manzanos parte-hartze libreko 3.000 metroko lasterketan ibili ziren eta helmugara bosgarrena eta seigarrena heldu ziren hurrenez hurren.