Joan den zapatuan, Euskadiko Atletismo Txapelketa izan zen Durangon eta Beste Bira Loiuko taldeko korrikalariek bertan hartu zuten parte. Leire Barcia laugarrena izan zen 400 metroko txapelketan, eta zazpigarrena, 200 metroko lasterketan. Bestalde, Unai Careaga derioztarra zazpigarrena izan zen 1.500 metroko lasterketan. Taldearen hurrengo helburua Bizkaiko Txapelketa absolutua da, hilaren amaieran egingo dena.