Loiuztarrek ez ezik edozein herritako biztanleek ere erosi ahalko dituzte bonuak, eta pertsona bakoitzak gehienez lau bonu hartu ahalko ditu. Bonuak urriaren 22tik azaroaren 30era arte, edo agortzen diren arte, eskuratu ahalko dira udaletxean (goizez). Horrezaz gainera, udaletxera deitzeko aukera dago, eta bonuak Zabaloetxeko liburutegian edo Larrondoko frontoian hartuko direla esan (arratsaldez). Bonuak erosten dituzten lehen 200 pertsonari poltsa bana emango diete saritzat.
Lerro hauek idatzi orduko, 20 establezimendu inguruk egin dute kanpainarekin bat, eta haien artean janari-denda, ostalaritzako establezimenduak eta etxetresna-denda daude. Saltoki bakoitzean, kanpinaren ikurra ipiniko da ikusgai eta diptikoak ere jarriko dira bezeroen eskura.