Beste Birak umeen entrenamenduei ekin die berriro

Aikor aldizkaria 2020ko aza. 2a, 11:00

Loiuko atletismo klubak jakinarazi duenez, entrenamenduak martitzenetan eta ostegunetan, 17:30etik 18:30era, egiten dituzte Larrondon; eta, eguaztenetan eta barikuetan, Derion. “Eguaztenetan 16:30etik 17:30era entrenatzen gara, baina barikuetan talde bi egin behar izan ditugu, 30 ume baino gehiago daude eta”. Talde bat 16:10etik 17:05era entrenatzen da, eta bestea, 17:10etik 18:05era. “Egun horretako entrenamendua egiteko, monitore bi ipini ditugu. Bestalde, sei umeko taldeak osatu dira eta saioak aire zabalean egiten dira; oso eguraldi txarra eginez gero, Larrondoko frontoia erabiliko dugu”.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).