Bestalde, Begoñaren hitzetan, udala hiru kirol-egitasmo lantzen dabil. Horrela, laster CUBOFIT bat (aire zabaleko gimnasio funtzionala) ipiniko dute martxan, eta Calisteniari lotutako proiektu bat garatzeko aukera aztertzen dabiltza. Eskalada-murru bat ipintzeko asmoa ere badute. Proiektuak Zabaloetxe, Larrondo eta Lauroeta auzoetan garatuko dira.