“Egoera epidemiologikoa oso delikatua da; beraz, inoiz baino zorrotzago bete behar ditugu osasun-agintariek ezarritako araudia eta prebentzio- eta babes-neurriak”, idatzi du webgunean. “Birusa ez zabaltzeko, Loiuko Udalak jarraitzen du herritarren eskura giza baliabideak eta baliabide teknikoak jartzen, baita pertsona eta talde ahulenei eman beharreko laguntza ere. Hortaz, kontu handiz ibili gaitezen eta jarraitu dezagun neurri egokiak hartzen kutsatzeak saihesteko”.