COVID-19a antzemateko proba diagnostikoak egingo dira Loiuko aireportuan

Aikor aldizkaria 2021ko ots. 8a, 10:23

Aenak jakinarazi duenez, COVID-19a antzemateko proba diagnostikoak egiteko gunea esleitu du 15 aireportutan, eta haien artean Loiuko aireportua dago. Probak egiteko lekua irteera-gunean izango da, eta testa egingo zaie helmugako aireportuan hura behar duten bidaiariei; aireportura ailegatzen diren bidaiariek, berriz, proba eginda ekarri beharko dute, maiatzean agindu zen moduan. “Zerbitzua lagungarria izango da turistak beren herrira itzultzea errazteko”, esan dute prentsa-ohar baten bidez.

Probak egiteko gunera sartu ahal izateko, hegazkineratzeko txartela aurkeztu beharko da. Loiuko aireportuan, Eurofins Megalab enpresak egingo ditu testak: PCR probak, antigeno-testak, antigorputzen probak, serologiak eta analisi klinikoak. Probek osasun arloko arauei lotuta izan beharko dute, eta Osasun Ministerioak homologatuta egon. Proben gunean atonduko dira testak egiteko lekua, itxarongela eta isolamenduko eremua. Positiboa detektatuz gero, Euskadiko osasun-protokoloa ipiniko da martxan.

Enpresak telefono-zenbakia edota webgunea izango ditu erreserbak egiteko, eta aldez aurretik jakinaraziko du emaitzaren zein zenbat denbora egon beharko den, bidaiariek hegaldia  arazo barik hartu ahal dezaten. Proben prezioak egokia izan beharko du. Aenak eta enpresaren arteko kontratua sei hilabetekoa izango da eta 2021eko abendura arte luzatzeko aukera egongo da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).