Loiu umeen parkeak berritzen dabil

Aikor aldizkaria 2021ko mar. 30a, 13:53

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean azaldu duenez, umeen parkeak berritzen eta modernizatzen dabiltza Larrondo, Lauroeta eta Zabaloetxe auzoetan.

Zehatz-mehatz, ludoteka berria ipiniko da Kultura Etxean, Zabaloetxe auzoan, eta bertan txiki-txoko-park bat atonduko da. Gainera, olgetarako parke berria jarriko da udaletxearen atzean. Bestalde, Larrondoko Zentro Zibikoa berritzen dabiltza eta horrek ere ludoteka berria hartuko du bere baitan. Gainera, udalak auzoko txinboetan estalkia ipintzeko asmoa du, eta erabilera anitzeko belar artifizialezko zelaia egin. Azkenik, gaztelua ipini da Lauroeta auzoan, auzoko zein herriko umeei gozarazteko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).