Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, “gaur egungo egoera kontuan hartuta eta herritarrei ordainketa errazteko”, Loiuko Udalak erabaki du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea ekainaren 30era arte luzatzea. “Era berean, bide berriak aztertzen gabiltza loiuztarrei ordainketa errazteko”, idatzi du.