Trafiko-istripuak prebenitzeko kanpaina Lauro ikastolan

Aikor aldizkaria 2021ko api. 16a, 10:29

“Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko kanpaina da eta trafiko-istripuak prebenitzea du helburu. Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteentzako kanpaina da eta datorren martitzenean, apirilak 20, Lauro ikastolan aurkeztuko da, Loiun. Kanpainan 15 urtetik 20 urtera bitarteko gazteek hartzen dute parte.

Online edo streaming bidezko saioa izango den arren, ekitaldian hainbat testigantza ikusteko eta entzuteko aukera egongo da: ertzain batena, suhiltzaile batena, larrialdietan lan egiten duen mediku batena, trafiko-istripuen biktimenak… “Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute”, adierazi dute egitasmoaren arduradunek.

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 54 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 120 saio egin dira; horietan 150 ikastetxek hartu dute parte. Orotara, 26.114 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 83 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera.

Informazio gehiagorako: http://trafikoa.dontbedummy.eus/ 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).