Azaldukoaren arabera, lehenengo eta behin proba egingo dute ibilgailuen gaineko zergarekin eta emaitza positiboa bada, pixkanaka-pixkanaka zerga gehiago ordaindu ahalko dira sistema honen bidez. Bizum ordainketa-sistema erabili nahi dutenek hura aktibatu beharko dute euren banketxean, eta ondoren udalaren Ogasun Sailera deitu, metodo honen bidezko ordainketa eskatzeko. Mugikorrean mezu bat edo posta elektroniko bat jasoko dute: datuak egiaztatu eta ordainketa onartu beharko dute.