Larrondoko udal-lokalak hutsik daude gaur egun, eta Loiuko Udalak lau proiektu pentsatu ditu bertan ipintzeko: Gaztegunea, erabilera anitzeko kirol-aretoa, gimnasioa eta janari-denda. Udalak herritarrei galdetuko die zein proiektu nahiago duten. Hala, maiatzaren 17tik 21era bitartean, proiektuak ikusgai izango dira Larrondoko frontoian, eta maiatzaren 22an, udal-lokaletan bertan, 11:30etik 12:30era. Herritarrek nahiago duten egitasmoaren aldeko botoa eman ahalko dute.