Klubak adierazi duenez, Careagak urte gutxi daramatza atletismoan. Derion hasi zen, Beste Bira eskolan, eta gaur egun Paduran entrenatzen da Enrique Casteloren agindupean. Iraupen-lasterketak egiten ditu. “Poz-pozik gaude atleta gazteen lanak fruitua duelako. Oso harrobi ona dugu eta urteen poderioz agerian geldituko da. Guztiez gaude harro: inportanteena da kirola egitea eta haren balioak barneratzea”. Bestalde, klubeko korrikalariak Bizkaiko Absolutu Txapelketan arituko dira asteburuan, eta errelebo-lasterketan (4 x 400) ere hartuko dute parte.