CuboFit erabiltzeko izena ematea Loiun

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 7a, 14:40

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, uztailean, abuztuan eta irailean CuboFit edo aire zabaleko gimnasioa ipiniko da Zabaloetxeko landan, herritarrek naturan entrenatu ahal izateko. CuboFitean entrenatzeko izena ematea uztailaren 1etik 7ra bitartean egin behar da udaletxean. Bestalde, irailean berriro zabalduko da izena emateko epea, 2021-2022 ikasturteari begira. Besteak beste, hauek egongo dira aire zabaleko gimnasioan: barra olinpikoak, kukubilkatzeak egiteko aparatua, harea-zakua eta gora egiteko soka. Entrenamendu-saioek 45 minutu iraungo dute.