Lauroko ikasleek Elhuyar Zientzia Azokaren sarietako bat irabazi dute

Aikor aldizkaria 2021eko ekainaren 8a

Lau neskek osatutako “Lauro Astronautak” taldeak hain zuzen ere jaso du saria. Neskek proiektu hau aurkeztu dute: “Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin”. Milango ´I giovani e le scienze azokarako akreditazio bana jaso dute saritzat. Azoka zapatuan izan zen Bilbon eta parte-hartzaileek ikasturtean zehar landutako zientzia-proiektuak aurkeztu zituzten bertan.