Jubilatuen etxea berritzeko lanak hasi dira Loiun

a: www.josuandoni.eus 2021ko eka. 11a, 13:18

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, aste honetan hasi dira jubilatuen etxea berritzeko lanak. Bere hitzetan, 20 urteren ondoren, egoitza berritzeko beharra zegoen eta, gainera, jubilatuek eurek eta herritarrek hala eskatu dute. Pandemia-egoeraren ondorioz, egoitza itxita dagoela aprobetxatu du udalak berritze-lanak egiteko eta espero du horiek udako oporren ostean amaituta egotea.

Egoitza oso-osorik berrituko da eta proiektua diseinatzeko orduan jubilatuen zuzendaritza-batzordearen ekarpenak hartu dira kontuan. Egoitzaren berritze-lanekin batera, jubilatuen etxeko tabernaren ustiapen-eskubidea esleitzeko kontratazio-prozedura ere hasi du.