Udalekuak astelehenetik barikura izango dira, 09:30etik 13:30era. Izena ematea ekainaren 30era arte egin ahalko da eta loiuztarrek lehentasuna izango dute. Leku mugatua egongo da, eta eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Loiun erroldatutakoek 30 euro ordaindu beharko dituzte asteko; familia ugarien kasuan, 25 euro lehen umeak, 20 euro, bigarrenak eta 15 euro, gainerakoek. Herrian ez erroldatuek 50 euro ordaindu beharko dute asteko.