Begoñaren hitzetan, pandemia dela-eta edukiera mugatu behar izan dute zenbait ekintzatan, “hala ere, ikastaro gehiago antolatu ditugu ahalik eta jende gehienak parte hartu ahal izateko”. Ohiko ikastaroez gainera, nobedadeak egongo dira nagusientzat –hipopresiboak, calistenia… – zein txikientzat – antzerkia– . “Halaber, gaztelekua eta txiki-txiko-parka inauguratuko ditugu”.
Esan moduan, ikastaroetan izena emateko epea irailaren 13tik 20ra bitartean izango da. Horretarako inprimakia bete eta udaletxean bertan aurkez daiteke, edo ikastaroak@loiu.eus helbide elektronikora bidali.