Gaztelekua berritu dute Loiun

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 09:58

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, besteak beste, lan hauek egin dira herriko gaztelekuan: hormak eta sabaia margotzea, altzariak aldatzea, ordenagailu berriak eta telebista ipintzea eta bilarra eta mahai-futbola jartzea. Gaztelekuan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, hala ere, Begoñaren hitzetan, gaur egungo osasun-egoera dela-eta itxaron beharko da gazteentzako gunea ireki ahal izateko.