Loiun bizi den abeslari eta artista portugaletetarrak adierazi duenez, “Burdina eta ahotsa” erakusketa La Florestako Kooperatiba Aretoan (Lleida) ipiniko du ikusgai uztailaren 31tik aurrera. Otxote generoari lotutako 13 eskulturak osatzen dute erakusketa. Erakusketa zenbait herritan izan da aurretik, hala nola Santoñan eta Medina de Pomarren eta Lleidaren ostean ikusi ahalko da Meruelon, Colindresen, Bilbon eta Gallartan. Bestalde, Gotzonek aurreratu du udazkenean disko berria kaleratuko duela: Luma erotikoa.