Larrondoko Zentro Zibikoa berrituko du Loiuk

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 1a, 15:47

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, Larrondoko Zentro Zibikoak 25 urte ditu eta udalak hura berrituko du. Besteak beste, atonduko dira bertan ludoteka bat, udal-bulegoak eta jubilatuentzako lekua. Gainera, kanpoaldean kirol-gune berriak ipiniko dira, hala nola rokodromoa, cubofita eta belar artifizialezko zelaia. Begoñaren hitzetan, eraikinaren barrualdea berrituko da, ur beroaren eta berokuntzaren sistemak aldatuko dira eta eraikinaren inguratzailea ere berrituko da. Zentro Zibikoaren berritze-diseinua amaituta eta behin lizitazioa emanda, lanak laster hastea espero da.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).