Kontratatutako pertsonek Loiun erroldatuta izan behar dute kontratua egin baino sei hilabete lehenagotik. Enpresek abenduaren 1era arte aurkeztu ahalko ditu eskaera udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean bertan, astelehenetik barikura eta 08:30etik 13:30era.
Bestalde, Loiuko Udalak 10.000 euroko diru-partida zuzenduko du enplegagarritasuna hobetzen duten ikastaroetara. Udalak 500 euroko dirulaguntza emango du ikastaro bakoitzeko, eta 50 euro, ikastaroari lotutako joan-etorriak ordaintzen laguntzeko. Eskabideak abenduaren 1era arte aurkeztu ahalko dira.