Udal-ikastaroetan izena emateko epea zabalik Loiun

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 14a, 08:49

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, irailaren 20ra arte zabalik egongo da udalaren kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko epea. Ohiko ikastaroez gainera, nobedadeak egongo dira nagusientzat, hala nola hipopresiboak, calidesnia eta areto-dantzak, eta txikientzat, esaterako, antzerkia. Gainera, txanda gehiago antolatu dira, ikastaroetan ahalik eta lagun gehienek parte hartu ahal izateko, eta erabilera anitzeko kirol-aretoa berritu eta handitu da. Izena emateko inprimakia bete, eta Loiuko udaletxean bertan entregatu daiteke, edo ikastaroak@loiu.eus helbide elektronikora bidali.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).