Ur-parkea eraikitzen dabiltza Loiun

a: josuandoni.eus 2021ko urr. 1a, 10:45

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, aste honetan bertan hasi dira herriko ur-parkea eraikitzeko lanak. Egitasmoak herritarren eskaerari erantzuna ematen dio eta udaletxearen atzeko landetan kokatuko da. Begoñaren hitzetan, Splashpark modernoa izango da, inklusiboa, adin guztientzako lagunentzat, segurua eta dibertigarria, eta hainbat ur-jolas eta solariuma edukiko ditu. “Oso leku erakargarria izango da loiuztarrentzat eta, era berean, kanpoko familiak ere erakarriko ditu. Udalerria girotu eta suspertuko du, eta familia-giroa sortu”.