Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean ezagutzera eman duen moduan, udalak Larrondoko bizilagunei galdetu die auzoko udal-lokaletan zein ekipamendu atontzea nahi zuten, eta herri-galdeketan parte hartu dutenen % 82k hauek aukeratu dituzte: gimnasio bat, erabilera anitzeko gela/gaztegune bat eta denda/gastro taberna bat. Galdeketan Larrondoko bizilagunen % 35ek hartu dute parte. Bestalde, Begoñak gogora ekarri du Larrondon ere beste proiektu batzuk ipini direla martxan, hala nola kaleko argiak hobetzea, zentro zibikoa berritzea eta kirol-guneak hobetzea.