Txirrindulariak 2006an eta 2007an jaio dira. Gela Pedagokikoak baliabideak eskainiko dizkie: prestakuntzarako aholkularitza, prestakuntza fisikoa, euskarri mekanikoa, lasterketen egutegia eta, batez ere, hamarkada bi baino gehiagoko esperientziaren bermea. Gainera, etorkizunean umeek lehian sartu nahi badute, Gela Pedagogikoko BTT Eskolan amaitzen duten mutilak Loiu taldean sartuko dira.
Loiuko Udalak ere babestu du taldea, “proiektuak udalerriarentzat duen garrantzia funtsezkoa baita”. “Loiuko Udalak gazteen kirolaren aldeko apustua egin du, baita horri lotutako balioei ere: nork bere onena emateko gogoa, talde-lana, konpromisoa eta laguntasuna”.