Irteera Loiun, Olentzeroren etxea bisitatzeko

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 3a, 10:07

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, udalak Olentzeroren etxea bisitatzeko irteera antolatu du azaroaren 20rako. Loiuztarrek lehentasuna izango dute izena emateko orduan eta bost euro ordaindu beharko dituzte; Loiun erroldatuta ez daudenek, bestalde, 8 euro. Ume bakoitzeko nagusi bik parte hartu ahalko dute irteeran, eskuragarri dauden sarreren arabera. Izena ematea bihartik (azaroak 4) hilaren 17ra arte egin daiteke. Autobusa 17:15ean aterako da Larrondoko frontoitik, eta 17:30ean Zabaloetxetik.