Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakitera eman duenez, udal-ordenantza aldatu dute eta hori dela-eta % 100eko hobaria ezarriko diete herriko ibilgailu historikoei edo gutxienez 25 urteko antzinatasuna dutenei. Hobaria ezarri ahal izateko, kontuan hartuko dira egite-data, lehen matrikulazioa edo ibilgailua egiteari utzi zitzaion data. Neurria urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.