Loiuk Erdi Aroko gaztelua eraikiko du txikientzat

a: josuandoni.eus 2021ko abe. 2a, 10:07

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, abenduaren erdialdean hasiko dira Erdi Aroko gaztelua eraikitzeko lanak. Gaztelua umeentzako jolas-gunea izango da eta, Begoñaren esanetan, “Loiuko parke tematikoa osatuko du gaur egungo tirolinarekin eta egingo den Spashapark-arekin batera”. Aurreikuspenen arabera, lanak hiru hilabeteren buruan amaitu litezke.

Jolas-gune berria lau urtetik 14 urtera bitarteko umeentzat da. Orotara 270 metro koadro izango ditu, eta gehieneko altuera ia hiru metrokoa izango da. Besteak beste, atal hauek edukiko ditu: zabalik egongo diren hiru txirrista, txirrista itxi bat, egurrezko zubia eta eskailerak, soka-sarea, su-hiltzaileen barrak eta gora egiteko zenbait elementu. Begoñak azaldu moduan, egitasmoaren helburua da udalerria dinamizatzea, “auzotar guztiak erakartzeko, baita inguruko herrietako bisitariak ere”.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).