Ikasteko areto berria Loiun

a George Milton (Pexels) 2021ko abe. 13a, 09:20

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, ikasteko aretoa atonduko da lehengo KZgunean. Aretoa urtarrilaren 1etik aurrera egongo da zabalik, 08:30etik 21:00etara. Ikasteko aretora goizeko lehen orduan sartu nahi bada, giltza udaletxean hartu beharko da; arratsaldean, berriz, liburutegiko langileak izango du aretoa zabaltzeko ardura. Begoñak azaldu moduan, ikasteko aretoak erantzuna ematen dio herriko ikasleen eskaerari.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).