Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean bidez jakinarazi duenez, Gabonetako haur-parkea ipiniko da Larrondon, urtarrilaren 2an. Parkea 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta, jende-pilaketak saihesteko, izena eman beharko da udaletxean gaurtik abenduaren 28ra arte.