Olentzerok eta Mari Domingik ibilbide luzeagoa egingo dute aurten Loiun

a: josuandoni.eus 2021ko abe. 21a, 10:36

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jaso duenez, Ainhoa Tubet Loiuko Kultura, Gazteria eta Jai zinegotziak aurkeztu du Olentzerok eta Mari Domingik aurten herrian egingo duten kalejira. Hori berreskuratzeaz gainera, ohi baino luzeagoa izango da, ibilbidean beste auzo bat sartu dutelako: Lauroeta. Olentzero eta Mari Domingi goizean eta arratsaldean ibiliko dira Loiun.

Horrela, goizeko 12etan irtengo dira Larrondoko poligonotik eta 12:30ak aldera plazara ailegatuko dira. Bestalde, 16:30ean Lauroetako San Migel ermitatik aterako dira eta Aurregoiti jatetxean kamioneta bat hartuko dute Klaratarren komentura abiatzeko. Handik, 18:00etan aterako dira eta espero da udaletxeko plazara 18:30ean ailegatzea.  

Abenduak 24, barikua

12:00 Olentzero eta Mari Domingi, Larrondon. Ibilbidea: Bolinaga kaletik Larrondoko plazara.

16:30 Olentzero eta Mari Domingi, Lauroetako San Migel ermitan.

18:00 Olentzero eta Mari Domingi, Zabaloetxen. Ibilbidea: klaratarretatik udaletxeko plazara.

Abenduak 27, astelehena

18:00 Meri, Mari eta Lari , Larrondoko frontoian.

Abenduak 29, asteazkena

18:00 Kontu-kontalaria: Din dan don badator 2022! Liburutegian.

Abenduak 30, eguena

18:00 Oliver Magoa eta Liuba Erdi Aroko ipuin magikoa, Larrondoko frontoian.

18:30 (Zabaloetxe) eta 18:40 (Larrondo) Bataklan Kabaret, Campos Eliseos antzokian. Izena ematea: abenduaren 28ra arte, udaletxean.

Abenduak 31, barikua

10:00 Karabizura igoera, Herriko Plazan. Izena ematea: abenduaren 28ra arte, udaletxean.

Urtarrilak 2, domeka

11:00-13:00 eta 17:00-20:00 Haur-parkea, Larrondon.

Urtarrilak 4, martitzena

18:00 Snowy kontu-kontalaria, liburutegian.

Urtarrilak 7, barikua

18:00 El Rey León musikala, Zabaloetxeko frontoian. Izena ematea: abenduaren 30era arte, udaletxean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).