Jolas-gune berria lau urtetik 14 urtera bitarteko umeentzat da. Orotara 270 metro koadro izango ditu, eta gehieneko altuera ia hiru metrokoa izango da. Besteak beste, atal hauek edukiko ditu: zabalik egongo diren hiru txirrista, txirrista itxi bat, egurrezko zubia eta eskailerak, soka-sarea, su-hiltzaileen barrak eta gora egiteko zenbait elementu. Begoñak azaldu moduan, egitasmoaren helburua da udalerria dinamizatzea, “auzotar guztiak erakartzeko, baita inguruko herrietako bisitariak ere”.