Aste Santuko kanpamentuak Loiun

Aikor aldizkaria 2022ko urt. 25a, 11:35

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, apirilaren 11tik 15era arte Aste Santuko kanpamentuak izango dira udalerrian. Udaren amaieran eta Gabonetan antolatutako kanpamentuen arrakasta ikusita, udalak erabaki du kanpamentuak Aste Santuan ere egitea, horrela herritarrei familia eta lana uztartzen lagundu ahal izateko. Kanpamentuen gaia txirrindularitza izango da eta laster informazio gehiago jakinaraziko dute.