Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, laster hasiko dira Larrondoko rokodromoa berritzeko lanak. Zehatz-mehatz, hainbat koloretako 200 helduleku berri ipiniko dituzte eta gaur egungoak saneatuko dira, leku modernoagoa lortzeko eta eskalada-murruan ibilbide berriak atontzeko. “Herriko eskalatzaileek leku ona izatea nahi dugu, entrenatzeko eta kirol honetaz gozatzeko”, idatzi du.