Kaleko argiak aldatzen dabiltza Loiun

a: josuandoni.eus 2022ko ots. 8a, 10:13

Loiu Argi planaren harira, udalerri horretako udala kaleko argiak aldatzen dabil, eta haien ordez LED argiak ipintzen. Josu Andoni Begoña alkateak bere webgunean idatzi duen moduan, dagoeneko aldatu dira Larrondoko, Elorritxuko eta Zamarripako argiak eta udaberritik aurrera hasiko da herriguneko argiak aldatzen. Gainerako auzoetako argiak progresiboki aldatuko dira Lauroeta auzora ailegatu arte. Orotara 2.000 argi ordezkatuko dira.

Begoñaren hitzetan, argiak aldatzeak hiru onura nagusi ekarriko ditu: energia-kontsumoa % 50–70 murriztea, berotegi efektuko gasak gutxitzea, eta, argitasun handiagoa egongo denez, herritarrak kalean seguruago ibiltzea.