Inauteriak Larrondora itzuliko dira

Aikor aldizkaria 2022ko ots. 15a, 14:03

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean idatzi duenez, urteak dira Inauteriak ez direla Larrondon ospatzen. Hori dela eta, aurten bertako frontoian izango dira otsailaren 26an, zapatuan. Arratsaldeko 6etan mozorroen lehiaketa egongo da eta sariak emango dira haur eta familia kategorietan. Haurrek jolasak jasoko dituzte saritzat, eta hiru sari egongo dira familientzat: 200 euro irabazlearentzat, 150 euro bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Bestalde, Dj Xaiborrek girotuko du jaia 18:30etik aurrera.