Aste Santuko kanpamentuak Loiun

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 15a, 09:32

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, aurtengo Aste Santuan lehenengo aldiz kanpamentuak egingo dira udalerrian, loiuztarrei familia eta lana uztartzen laguntzeko eta umeei oporretan aisialdia emateko aukera eskaintzeko. Kanpamentuek bi aste iraungo dute: lehenengo astean, apirilaren 11tik 15era, multikirola egingo da; eta bigarrenean, apirilaren 18tik 22ra, txirrindularitza. Izena ematea martxoaren 21etik 31ra egin daiteke udaletxean bertan edo emailez.

Aste bakoitzeko 30 euro ordaindu beharko dira. Familia ugarien kasuan, 25 euro ordainduko dira, seme-alaba bakarrak izena ematen badu; 20 euro, bigarren seme-alabak ere izena ematen badu; eta 15 euro, gainerako seme-alabengatik. Bestalde, DBEa jasotzen duten familiek 10 euro ordainduko dute.