Nazioarteko birari ekingo dio Joseba Gotzonek

Aikor aldizkaria 2022ko apirilaren 4a

Pandemia dela eta, Loiuko abeslariak bertan behera utzi behar izan zuen nazioarteko bira, baina, iragarri duen moduan, urrian Argentinara eta Mexikora joateko asmoa du; gainera, Hego Amerikako beste herri batzuetan ere kontzertua egitea baliteke. Bestalde, Gotzon Malagan izan da eta datozen hilabeteetarako kontzertu hauek ditu itxita: apirilaren 28an, Lugon; maiatzaren 27an, Murtzian; eta ekainean, Alacanten.

Emanaldietan, Gotzonek bere ibilbidean egindako kantak abestuko ditu, eta Urrundik bere azken proiektua aurkeztuko du. Horretan, loiuztarrak omenaldia egin dio diasporari; bereziki euskal diasporari. Gotzonen kontzertuak akustikoak izango dira. Abeslariak jakinarazi duenez, urte bukaeran bere azken lana argitaratuko du: La pluma erotica.