Loiuko Bakarrak gazte elkarteak antolatuta, maiatzaren 7an Gazte Eguna egingo da udalerrian. Goizeko 12etan gazteen arteko jolasak izan dira plazan, eta 15:00etan, gazte-bazkaria. Taberna Ibiltariak bazkalostea eta arratsaldea girotuko ditu, eta 22:30etik aurrera hurrengo musika-talde hauek igoko dira agertokira: Ugerda, J Martina, Mixerabliak eta Tierra Kritikal. Loiuko Udalak lagundutako ekintza da.