Zapatuan motozaleen kontzentrazioa izango da Loiun

Aikor aldizkaria 2022ko api. 28a, 09:00

Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, Loiu Txori Bikers elkarteak motozaleen kontzentrazioa antolatu du zapaturako, apirilak 30. Eguna ekitaldiz beteta egongo da, motozaleek zein herritarrek eta bisitariek ederto pasa dezaten.

Izena emateko epea goizeko 10etan zabalduko da udaletxearen aurrean. Motozaleak 11:00etan aterako dira inguruko errepideetatik ibilbidea egiteko. Geldialdia ere egingo dute hamaiketakoa hartzeko, eta espero da Loiura 13:00etan itzultzea. Kopaua hartu ondoren, 13:30ean, poteoan ibiliko dira herriko tabernetatik eta 15:00etan paella-jana egongo da izena emanda duten guztientzat.

Arratsaldeko 5etatik aurrera izango dira motozaleen jolasak, DRIFT erakustaldia eta opariak zozketatzea. De Bares musika-taldeak eguna borobilduko du. Musika talde horrek AC/DCren abestiak jotzen ditu eta bere kontzertua 19:30ean hasiko da.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).