Balkoi eta leiho apainduen lehiaketa Loiun

Aikor aldizkaria 2022ko maiatzaren 4a

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, aurten Balkoi eta Leiho Apainduen Lehiaketa egingo da bosgarren aldiz. Helburuak dira udalerrian lore-apainketa bultzatzea eta haren onura estetikoak azpimarratzea. Orotara 500 euro banatuko dira saritan: 200 euro irabazlearentzat, 150 euro bigarrenarentzat, 100 euro hirugarrenarentzat eta 50 euro laugarrenarentzat.