Udalekuak astelehenetik barikura izango dira, 09:30etik 13:30era; eguenetan izan ezik, txangoa egingo denez, 16:30ean itzuliko dira eta. Gainera, aukera egongo da umeak ordubete lehenago uzteko eta ordubete beranduago jasotzeko. Loiuko umeek 30 euro ordainduko dute aste bakoitzeko, eta izena ematea zenbat anai-arrebak ematen duten arabera, prezioa merkatuko da; udalerrian ez erroldatutakoek, bestalde, 50 euro ordaindu beharko dituzte umeko eta asteko. Izena ematea udaletxean egin behar da 08:30etik 13:30era. Informazio gehiagorako: www.loiu.eus.