Bertako udalaren eta Gela Pedagogikoaren eskutik, domekan, maiatzak 22, izango da herriguneko landetan. Izena ematea 10:10ean zabalduko da. Benjaminaurrekoak 10:30ean aterako dira (10 min), benjaminak 11:45ean (15 min), alebinak 12:00etan (20 min) eta haurrak 12:30ean (25 min). Gainera, 15:15ean ume txikientzako lasterketa egongo da.